Pedro Mari Goikoetxea, 'Gure Kasa'n

Nerea Aliasek gonbidatuaren irudi zahar eta bitxienak ekarriko ditu; altxor bat baino gehiago aurkitu omen ditu

Boxeoa, jolasa, telebista kontuak, bertsolaritza... denetarik izango da asteleheneko 'Gure Kasa' saioan. Pedro Mari Goikoetxea, Euskal Telebistako aurkezlerik mitikoenetako bat, izango da gaueko protagonista. 34 urte daramatza ETBn eta egun, bera da hasieratik segitzen duen aurkezle gutxienetako bat. Ibilbide luze horretan zehar seguru milaka istorio izango dituela 'Gure Kasa'ko lagunekin partekatzeko.

Nerea Alias, betiko moduan, ETBko artxiboan gonbidatuaren irudi zahar eta bitxienak bilatzen ibili da. Zein izango ote da oraingoan lau haizeetara zabalduko duen sekretua? Altxor bat baino gehiago aurkitu omen ditu.

Iban Garciak, bestetik, umorea eta giro ona ekarriko omen du platora. Saioa bide onetik amaitze aldera Maddalen Arzallusek musika jarriko du. Abestien zaindaria atala irekiko du beste behin; Eibarren izan da bertako kanturik tradizionalenen inguruan galdezka.'Gure Kasa' saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, gaueko 21:30etik aurrera, ETB1en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos