Pantxoa Carrere abeslaria, 'Gure Kasa'n

Maddalen Arzallus ere izango da saioan, 'Hitzen zaindaria' atalarekin

Astelehen honetako 'Gure Kasa'n, Pantxoa Carrere abeslaria izango dute gonbidatu, Pantxoa eta Peio bikote mitikoko kidea. Bikotea utzi zuen eta bakarka ari da orain. Musikariekin etorriko da, eta guztiok ezagutzen ditugun abestiez gain, bere disko berriko abesti bat eskainiko du.

Maddalen Arzallus ere izango da platoan, Pantxoarekin kantatzeko gogoz. Gainera, Hitzen zaindaria atala ikusteko denbora izango dute; Lekuinen izan da Maddalen oraingoan.

Mikel Garaizabal ere ez da faltako. Oraingo honetan, Araba hegoaldean egon da, Eltziegoko Valdelana upategian.

'Gure Kasa' astelehenean izango da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos