Bi neska gazte hondartzan, musuko eta guzti, joan den udan. EFE

Pandemiak gazteei nola eragin dien aztergai, 'Ur Handitan' saioan

Arauak ez errespetatzea leporatuta, maiz hitz egin da gazteei buruz baina inoiz gutxi entzuten da haiek esateko dutena. 'Gazteen ahotik' saioak gazteen ahotsak bilduko ditu

Martes, 9 de marzo 2021, 09:30

Pandemia dela eta, gazteei ez zaie bizitza aldatu soilik. Munduan euren lekua topatzen ari diren adin-tartean daudela, lehen esperiantzia asko ukatu dizkie pandemiak: herrietako jaiak, gau-giroa, lehen harreman afektibo-sexualak, ikasturte amaierako bidaiak, lagun-arteko kirola eta hamaika txokotako jendea ezagutzea. Arauak ez errespetatzea leporatuta, maiz hitz egin da gazteei buruz, baina inoiz gutxi entzun da esateko dutena. Salbuespen egoerak nola eragin dien galdetuko diete astearteko 'Ur Handitan' saioak eskainiko duen 'Gazteen ahotik' erreportajean.

Publicidad

Krisi garai guztietan bezala, pandemia garaian ere, errudunak bilatu ditu gizarteak eta, testuinguru horretan, gazteak ohiko susmagarriak dira: arduragabeak, berekoiak, kutsatzaileak? Festarik festa ibili direla eta segurtasun distantziak mantentzen ez dituztela leporatu zaie behin eta berriz. 

Pandemiaren larritasunaz ez jabetzea egotzi zaie gazteei eta, bitartean, gurasoen etxean daude, kasik irten ezinik, zaila dute euren artean harremanak izatea eta, urtebetez, egoera horren amaiera noiz helduko den sumatu ere ez dute egin. Arauak ezartzean, gazteen egoera, baliabideak eta beharrak kontuan hartu ez direla uste dute gehienek. 'Gazteen Ahotik' saioan, gazteek eurek kontatuko dute nola bizi izan duten azken urtea eta zer iruditzen zaizkien euren gaineko aurreiritzi horiek guztiak.

16 eta 25 urte arteko gazteak izango dituzte protagonista: Gaizka Suarez, Maialen Gago eta Diego Langa, Bilboko elkartasun sareetan boluntario aritu direnak; Ainhoa Tabuyo, Sua Enparantza eta Maddi Asenjo, Easo abesbatzeko kideak; Maider Herrero, Malen Ubiria eta Lucia Royo, Donostiako Zubiri Manteo institutuko batxilergoko ikasleak; Leire Lakasta, Izaro Telletxea eta Oiher Urrutia, EHUko ikasleak Gasteizko campusean; Sugoi Etxarri, 23 urteko psikologoa; Gorka Basterretxea, ostalaria eta Solange R. S. Bouyane Diatta, ikaslea.

'Ur Handitan' astearte honetan izango da ikusgai 22:15ean ETB1en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad