'Otsoen lurraldean', hondamendiaren ondorengo borrokak

Kartel ofizialeko irudiak argi erakusten du den zein den webseriearen estiloa./
Kartel ofizialeko irudiak argi erakusten du den zein den webseriearen estiloa.

Rose of Dolls eta Oliver Mendek sortutako euskarazko webseriea astearte honetan estreinatuko da Bilboko Seriesland jaialdian

M. IMAZ

Aste honetan zehar, urriaren 22tik 27ra, 25 herrialdetako ehundik gora serie lehiatuko dira Bilboko Seriesland jaialdia. 150 profesional eta 60 enpresa eta plataformatako ordezkariak ere izango dira bertan -haien artean, Paramount, HBO, EiTB, Mediapro eta RTVE- azken ekoizpenen berri izateko asmoz.

Nazioarteko 30 webserie Sail Ofizialean lehiatuko dira, eta 45 webserie independente, berriz, Amets atalean aurkeztuko dira. Izango dira halaber lehiaz kanpo aurkeztuko diren Euskal Herriko bost ekoizpen.

Bertako lanen artean, gaur bertan estreinatuko da 'Otsoen lurraldean', «4k teknologian filmatutako lehen euskarazko seriea». Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza duen akziozko eta zientzia fikziozko lan honen aurreneko lau atalak aurkeztuko dira, 20:00etan Bilborock aretoan, egileak eta talde artistiko zein teknikoko kideak bertan direla.

Rose of Dolls eta Oliver Mend dira sortzaileak. Eta ez dira nolanahiko erreferentziak webserieen arloan. 'Webseries: La revolución audiovisual' doktoretza-tesia egiteaz gain, arrakasta handiak lortu dituenGifted Corporation sortu zuen Oliver Mendekin batera, eta webserieei eskainitako zinemaldi bat ere badute.

'Otsoen lurraldean' Oliver Mendek zuzendu du, eta gidoia ere berea da. Rose of Dolls, berriz, argazkiaz arduratu da, eta biek hartu dute parte aktore gisa. Talde artistikoa osatzen dute Ane Lindane, Gaizka Narvaez, Sofia Zaillo, Bego Guerrero, Javi Cañón eta Ana Furonesek.

Sinopsiak honakoa dio: «Hodei 28 urteko neska asoziala da. 12 urterekin guztia galdu zuen, istripu nuklear batek hondamendia ekarri zuenean. Bakarrik moldatzen ikasi behar izan zuen mundu berri batean bizirik irauteko».

7-10 minutuko 10 atal dituen webserieak, plataforma desberdinetar egokitu daitekeenak, bat egiten dut azken urteotako joerarekin, gizakiak sorturiko hondamendi baten osteko etorkizun iluna erakusten diguten lanen ugaltzearekin alegia. Hartara, 'Mad Max', 'Children of Men', 'The Road' edo 'The 100' ditu erreferentzia.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos