Oscar Valdez txapeldun mexikarra, 'Boxeo Izarrak' saioan

Gainera, Mike Alvarado eta Brian Ceballoren neurketak ikusteko aukera izango da

Ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioak Oscar Valdezen azken borrokaldia eskainiko du. Mexikar hau bost aldiz izan da munduko txapeldun eta orain arte egindako 24 borrokaldiak irabazi ditu. Gainera, 19 k.o. lortu ditu, luma pisuko boxeolaria izateko marka bikaina. Oraingo neurketa Carmine Tommasone italiarraren aurka izango da. Honek ere ez daki profesional mailan galtzea zer den.

Ondoren, Mike Alvaradorekin izango dira, eskarmentu handiko boxeolaria, garai baten munduko txapeldun izandakoa. Hirugarren neurketan, Brian Ceballo gaztea ezagutuko du. Brooklyneko mutil honek zenbaki bikainak lortu zituen afizionatu mailan eta profesionaletan egindako neurketa guztietan izan da garaile.

Azkenik, saioa osatzeko, joan den larunbatean, Bilbon, Moussa Gholamek, Mario Ospinak eta Salvi Jimenezek egin zituzten borrokaldiak izango dira ikusgai.

'Boxeo Izarrak' ostiral honetan izango da ikusgai 00:15ean ETB1en.

Temas

Euskera