Borrar

48 ordu igaroko ditu Onintza Enbeitak pentsiodunekin

Bilbotik Madrilera pentsio duinen alde abiatu den martxarekin bat egin du bizkaitarrak eta 22 etapetako bat beraiekin egingo du

Jueves, 10 de octubre 2019, 11:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Osteguneko saioan, Onintza Enbeita kazetari eta bertsolariak 48 ordu igaroko ditu pentsiodunekin. Bilbotik Madrilera pentsio duinen alde abiatu den martxarekin bat egingo du Enbeitak eta 22 etapetako bat beraiekin egingo du. Era berean, bide hori egiten ari diren euskal pentsiodunen egoera ezagutuko du.

Horrez gain, bizipen eta istorio bereziak dituzten beste lau pentsiodun elkarrizketatuko ditu muxikarrak. Alde batetik, Julita eta Nicolasen maitasun istorioa ezagutuko du, eta jubilatu zirenean ezkondu zirela jakingo dugu. Begoñak, sei urte ia etxetik atera gabe egon ostean, bakardadeari eta depresioari aurre egiteko zer egin duen azalduko du. Antoniori, Parkinsona duen 82 urteko oiartzuarrari, kirolak lagundu

dio gaixotasuna beste modu batera ikusten. Azkenik, Enriquek, irakasle jubilatuak, boluntario gisa jarduten du baliabide urriak dauzkaten familietako umeei klaseak ematen. '48 Ordu' saioa ostegunero dago ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Halaber, lehenago, 'Gure Kasa' izango da ikusgai ETB1en, 21:00etan. Urtero bezala, EiTB jai erraldoia antolatu du EiTBk, urriaren 12an, BECen, eta, festari behar bezalako amaiera emateko, Imagin Gaztea kontzertua izango dugu: Rural Zombies, Izaro eta Belako, zuzenean. Jaialdira joan baino lehen, 'Gure Kasa'ko platotik pasatuko dira Belakoko lau kideak. 

Maddalen Arzallusen Doinu-kaxa atalean, Josu Ximun Billabeitia, Lore Nekane Billabeitia, Lander Zalakaian eta Cris Lizarragaren bihotzeko abestiak entzungo ditugu. 

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios