Borrar
Onintza Enbeita. ETB
Onintza Enbeita, belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestien bila

Onintza Enbeita, belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestien bila

'Gure Doinuak' saioa estreinatuko du ETB1ek asteazken honetan, aurreneko gonbidatua Benito Lertxundi duela

Miércoles, 21 de noviembre 2018, 13:49

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herrian barrena belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestien bila arituko da astero Onintza Enbeita. Lehen gonbidatua Benito Lertxundi izango da. Euskal lurraldeetako txokietan badira belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestiak. Kotxea eta bidelagunak hartuta, hauen bila ibiliko da Onintza Enbeita 'Gure Doinuak' saio berrian. Asteazkenero izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en.

Bailara bakoitzeko pertsonaia ezagun baten konpainian ibiliko da bertsolari eta kazetaria, bertako doinu eta abestien peskizan. Ahoz aho transmititu diren kantak ekarriko dituzte gogora, baita kopla zaharrak eta lanbide eta ofizioekin lotutakoak ere. Halaber, tokiko talde ezezagun edo ospetsuen abestiak bertsionatuko dituzte.

Baina musikaz gain, istorio pertsonalen bila arituko da 'Gure Doinuak' saioa. Musika eta euskal kulturgintza modu anonimoan jorratu duten pertsonengana hurbilduko dira, musika ogibide izan ez arren, bizi bide duten pertsonekin abestuko dute, edo euskal musikaren ondarearen zaindari izan diren euskaldun zahar eta berriak ezagutuko dituzte.

Lehen programan, euskal musikaren figura nagusia izango dute: Benito Lertxundi. Orioko bardoa autoan hartuta, Oria ibaiaren ertzetara, itsasoari eta bale ehizari eskainitako abesti eta doinuak izango dira protagonista. Zarauzko jubilatuekin abestuko dute, eta Imanol Urbietaren kantagintzari so egingo diote. Dena, Benitoren bizi ibilbidea, musikala zein pertsonalaren inguruan solas egiten duten bitartean.

'Gure Doinuak' saioko gonbidatuen artean egongo dira, besteak beste, Gari eta Ines Osinaga abeslariak, eta Eneko Sagardoy eta Aitziber Garmendia aktoreak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios