Oihan Beltzean murgilduko dira

Nahiara Gago kazetariak Alemaniako Oihan Beltzean bizi diren bost euskaldunen eskutik ezagutuko ditu bertako lekurik ikusgarrienak 'Vascos por el Mundo' saioan

Osteguneko 'Vascos por el Mundo' saioak Oihan Beltza bisitatuko du, Alemaniako tokirik ederrenetako bat. Erromatarrek jarri zioten Oihan Beltza izena mendilerroari, baso trinkoz estalita zegoelako. Nahiara Gago kazetaria paraje zoragarri honetan zehar murgilduko da bertan bizi diren bost euskaldunen eskutik: Joxe Gonzalez, Juan Rubio, Silvia Alonso, Oier Mess eta Victor Herbosa.

Neckar ibaiaren ertzean, basoz eta mahastiz inguratuta, Stuttgart hiria topatuko dute, Oihan Beltzaren sarrerako atea. Bertatik Tübingen hiri unibertsitariora joango dira, Alemaniako hiririk gazteenera, hain zuzen ere. Ondoren, Friburgo, eguzki-ordu gehien dituen Alemaniako hiria, bisitatuko dute.

Horrez gain, Oihan Beltzak gordetzen dituen sekretuak ezagutuko ditu Nahiarak, eta herrialdeko ur-jauzirik altuenak ikusteko aukera izango du Tribeg herrian. 'Vascos por el Mundo' ostegun honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.