Oier Sanjurjo futbolaria 'Gure Kasa'n

Osasunako jokalaria bere ibilbideaz eta bizitza pertsonalaz arituko da

Oier Sanjurjo futbol jokalaria izango da asteazken honetako 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. 2008an hasi zen Osasunarekin jokatzen, eta hamarkada bat geroago, talde gorritxoaren ikur nagusia da, taldearen kapitaina, hain zuzen ere. Futbolaz, bere ibilbideaz eta egun gutxi barru osatuko duen familia ugariaz hitz egiteko prest etorriko da saiora.

Nerea Aliasek 'Oroitzapenen kaxa' ekarriko du berriz platora. Oraingoan Lizarran izan da, Oier Sanjurjoren herrian, eta bertan elkarrizketatu ditu Oierren gertukoak. Aho zabalik eta hunkituta geratuko da Osasunako futbolaria entzun eta ikusiko duenarekin.

Nahiara Gagok jolas berri bat proposatuko du eta Asisko Urmenetak eta bere errotulagailuek gonbidatuaren pasarte bat edo beste margotuko dute. Horrez gain, Iban Garciak etxeko plantxarekin challenge berri bat asmatu omen du.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera dago ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera