Borrar

Normal tratatu dezatela nahi du Naiak

'Go!azen'eneko pertsonaia honek Ileordea daramala jakin ondoren, errukiz jokatzen dute guztiek berarekin

Viernes, 1 de diciembre 2017, 10:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostiral gaueko 'Go!azen'eko atalean, Naia sututa ikusiko dugu, Basakabiko ikaskideek errukiz tratatzen dutelako. Normal tratatu dezatela nahi du, ez gaixo bat balitz bezala. 21:00etan hasiko da emanaldia eitb.eus-en eta ETB1en.

Aurreko atalean Nikole eta Naia borrokan hasteko zorian ikusi genituen. Nikolek ileetatik tira egin eta ileordekoa kendu zion, guztien harridura sortuz. Orain, errukiz tratatuko dute guztiek, eta batzuek berarengana gerturatzeko beldurra izango dute. Horrek guztiak sutan jartzen du Naia.

Bestetik, egunero erabiltzen dute mugikorreko LagunAPP aplikazioa Elik eta Garik. Jakin gabe, elkarrekin hizketan aritzen dira bazkalorduan eta gero eta harreman sendoagoa daukate. Aurretik inorri esan gabekoak aitortzen dizkiote elkarri, benetan norekin ari diren jakin gabe.

Azkenik, Mikel Australiara joateko prestaketak egiten ari da, eta Begoñari igerilekua garbitzen erakutsi behar dio. Ondo hartuko ote du Haizeak Mikelen erabakia?

Gogoratu atala eskaini ondoren, Altxor Ezkutuaren kode berri bat jakinaraziko duela aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen APP'n sartu, eta bideo berezi berri bat ikusi ahal izango duzue.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios