lusa

Niño de Elche musikaria izango da 'EITB Kultura' saioan

Horrez gain, Bilboko Aire arte-galeria ere bisitatzeaz gain, Amaia Lasa itzultzaile eta idazlearekin eta Ander Peretz ilustratzailearekin bilduko dira

Jueves, 18 de febrero 2021, 10:16

'EITB Kultura' saioak kultur proposamen berriak ekarriko ditu ostegun honetan (23:30etik aurrera ETB1en, eta 01:00etatik aurrera, ETB2n). Alde batetik, Niño de Elche musikari valentziarrarekin izango da saioa, izan ere, egonaldi artistikoa burutu berri du Donostiako Tabakaleran.

Publicidad

Horrez gain, Bilboko Aire arte-galeria ere bisitatuko du programak, Arte ederretako ikasleen lanei egiten diete lekua, besteak beste.

Amaia Lasa itzultzaile eta idazleak bere liburu, disko eta pelikula kuttunen berri emango du. Eta bukatzeko, Ander Peretz ilustratzailea eta animatzailearen lana gertutik ezagutzeko bere estudioan izango da programa.

Manu Maritxalar 'Biba Zuek!'-en

Bestalde, bertso saioen osasunaz hitz egingo dute 'Biba Zuek!-en. Izan ere, duela gutxi albiste batek bertso-saioak % 55 jaitsi direla zioen. Gaia ardatz eta bertso-saioak leku seguruak direla aldarrikatzeko asmoz, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Bertsozale Elkarteko lehendakaritza kidea eta Alaia Martin bertsolaria izango dira gonbidatu.

Ondoren, Vidal Salcedo medikuak D bitaminaz hitz egingo du. Hau da, pixkana egunak luzatzen ari direla eta eguzki ordu gehiago ditugula ikusita D Bitaminaren garrantziaz solastatuko da.

Bigarren orduko gonbidatua Manu Maritxalar izango da. 'El Conquistador del Caribe' abentura saioa utzi behar izan zuen istripu baten erruz. Saioan zehar izandako ibilbidea errepasatzeaz gainera, gaur egun nola aurkitzen den azalduko du platoan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad