Niña Coyote eta Chico Tornado, 'Gure Kasa'n gonbidatu

Bi musikariek euren musika estilo bereziari buruz hitz egingo dute eta zuzeneko emanaldia eskainiko dute

Koldo Soret eta Ursula Strong Donostiako bikoteak Niña Coyote eta Chico Tornado musika-talde artistikoa osatzen du. Biak ala biak euskal rock talde garrantzitsuetan aritu dira: Niña Zuloak eta Las Culebras taldeetan ikusi dugu, eta Chico, Utikan eta Surfing Kaos banda mitikoetan. ¡Gure Kasa'n euren musika estilo bereziari buruz hitz egingo dute, eta zuzeneko emanaldia ere eskainiko dute.

Horrez gain, kolaboratzaile berria izango dute hemendik aurrera 'Gure Kasa'n: Isma Pereira. Igorreko mutil saltseroak jolasean jarriko ditu bi musikari artistak, eta elkar zenbat ezagutzen duten erakutsi beharko dute Niñak eta Chicok.

Nahiara Gagok artxiboa astinduko du, eta gonbidatuen sekretuak agertuko ditu, inork espero ez dituenak. Zein harreman dute Euskal Telebistako jantzitegiarekin?

Bestalde, Jon Garate kalean ibili da musika-bikote bat sortzen. 'Niña Txindatas eta Chico bombo' topatu ditu Zarauzko kaleetan. Maddalen Arzallus, berriz, Amurrion izan da hango abestiak zaintzen. 'Gure Kasa' astelehen honetan izango da ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.