Nazioarteko Espazio Estaziora bidean, 'Teknopolis' saioan

Europako Espazio Agentziaren egoitza nagusian barneratuko da saioa; bertan garatzen eta diseinatzen dira espazioa esploratzeko misioak

Espazioa toki aparta da ikerketarako. Mikrograbitatean lan egitea abantaila handia da Lurrak duen grabitate indarra traba den esperimentuetan. Horrexetarako erabiltzen da, hain zuzen ere, ISS, Nazioarteko Espazio Estazioa. Azaroan Mondragon Unibertsitatetik lagin bat bidaliko dute estazio horretara, Herberehetan geldialdia eginda. 'Teknopolis'ek ez du aukera galdu izan nahi eta Arrasatetik Herbehereetara ikertzaileekin bat egitea erabaki du. Han, Noordwijk hirian, Europako Espazio Agentziaren (ESA) egoitza nagusian barneratuko da saioa; bertan garatzen eta diseinatzen dira espazioa esploratzeko misioak.

Herberehetaraino joan gabe ere, Europako Espazio Agentziak erronka bat jartzen die Europa guztiko gaztetxoei zientziaren grina pizteko asmotan: freskagarri lata baten tamainako egiazko satelite bat egitea. Axular Lizeoko ikasle-talde batek erronkari eutsi dio, eta 'Teknopolis'ek gertutik jarraitu nahi izan du esperimentua.

Iñaki Leturiak gidatutako saioa larunbatetan 13:30ean izaten da ikusgai ETB1en eta igandeetan 13:25ean ETB2n.

Temas

Zabalik

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos