Naukas zientzia ekitaldia, zuzenean, eitb.eus-en

Gainera, datorren astelehenetik aurrera hitzaldiak banan bana emitituko dira ETB4n

Urtero legez, EiTBk Naukas zientzia ekitaldiarekin bat egingo du. Gaurtik hasi eta larunbatera bitartean Euskalduna Jauregian egingo diren jarduera guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez eitb.eus-en. Halaber, datorren astelehenetik aurrera, zenbait astetan, hitzaldiak banan bana emitituko dira ETB4n, 22:00etan.

Zientzia gizarteari eramatea da, modu erraz eta zehatzean, zortzigarren urtez Bilbon ospatuko den Naukas ekitaldiaren helburua. Hamar minutuko hitzaldiak antolatzen dira, baita ikuskizunak, elkarrizketak, sariak eta sorpresaren bat edo beste.

Aurtengo hitzaldi orokorren artean, Jesus A. Gomezen 'Zientziaterapia, ospitaleratutako umeentzako zientzia dibertigarria' edo Daniel Marinen 'Lasterketa espazialaren 5 mito' nabarmenduko dira. Era berean, Juan Carlos Ortega aurkezle eta umoristak NASAren inguruan hitz egingo du. Gainera, bi zientzialari aipagarriri elkarrizketak egingo dizkiete: Alicia Sintes Espainiako fisikariari, grabitazio uhinen espezialistari, eta Frances Mojica mikrobiologoari.

Naukas zuzenean emango da eitb.eus-en gaurtik larunbatera bitartean, eta hitzaldiak, banan bana ETB4n. Berebat, urritik aurrera ETB2n igande goizero ordu beteko tarte bat zabalduko diote ekitaldiari.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos