Musika ofizio, ostiral honetako 'Biba Zuek!'-en

Menopausiaz ere mintzatuko dira audientziari dagokionez datu oso onak lortzen jarraitzen duen saioan

Viernes, 26 de febrero 2021, 10:51

Ostiral honetako «Biba Zuek!» saioko gonbidatuak gazteak dira baina oso argi dute non ikusten duten beraien etorkizuna: musikagintzan. Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek Euskadiko Orkestrako perkusio-jolea izango dute platoan, baita orkestra zuzendaria izateko ikasten ari den neska gazte bat ere. Saioa 18:00etan emititzen da, ETB1en

Publicidad

Vidal Salcedo familia medikuak menopausiaz hitz egingo du, eta ez da bera bakarrik egongo, Jon Ander Agirregoikoa ginekologoa ere alboa izango baitu.

Bigarren orduan, Huntza taldeko Josune Arakistain abeslaria izango dute, eta harekin batera, Mikel Markez eta Jon Garate izango dira platoan.

Audientzia datu bikainei eusten die 'Biba Zuek!' saioak. Aurreko astean markak hautsi ondoren, asteazkeneko saioak % 5eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 10,5eko kuota lortu zituen, denboraldiko bigarren daturik onena. 

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad