Musika elektronikoari buruz, 'EiTB Kultura Transit' saioan

Eneko Sagardoy aktorea izango da gonbidatuetako bat./LUSA
Eneko Sagardoy aktorea izango da gonbidatuetako bat. / LUSA

Musika elektronikoaren gaur egungo eszenari begiratuko dio aste honetan, Eneko Sagardoy aktore eta Miren Pastor argazkilariarekin batera

Aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak musika elektronikoaren gaur egungo eszenari begiratuko dio. Gainera, Eneko Sagardoy aktorearen gomendio kulturalak jasoko ditu eta Miren Pastor argazkilaria hartuko du Sortzaileak atalean protagonista.

Hasteko saioak Gasteizko 'Mugako' bisitatuko du, musika elektroniko garaikidearen jaialdia. Bertan izandako emanaldi batzuk erakusteaz gain, jaialdian parte hartu duten kanpoko zein bertako hainbat musikari ezagutuko ditu.

Musika sortzea inoiz baino eskuragarriagoa den garaian, 'Do It Yourself' filosofiak artistei dakarzkien aukerez jardungo dira. Euskal Herriko musika eskaintzan elektronikak duen leku gero eta handiagoaz ere gogoeta egingo du saioak.

Aste honetan, Eneko Sagardoy aktoreak ekarriko dtu bere abesti kutunak EiTB Kulturaren poltsara. Oso bere sentitzen duen toki batean izango da: Alondegian. Lanaldi luzeen ostean bertara joateko ohitura du, besteak beste, pelikulak ikustera.

Zinemazale amorratua, unibertsitate garaian ikusitakoak ditu gustukoen, hala nola,  Gerry, Funny Games edo Holy Motors. Musikan euskal musikariak atera ditu zakutik durangarrak: Anari eta Xabi Bandini. Eta, literaturan, Eider Rodriguezen Bihotz Handiegia eta Koldo Almandozen Oreina, bitakora kaiera.

Bestalde, Miren Pastor izango da Sortzaileak ataleko gonbidatua. 'Bidean' du izena argazkilari leketiarrak azken urteotan lantzen jardun duen proiektuak. Bere anaia Ander ardatz modura hartuta, Pastorrek bizitzako garai ezberdinetako aldaketak erretratatu ditu.

Hiru ataletan banatutako 'Bidean' proiektuak paisaia bana du erdigunean: basoa, goi mendietako harriak eta itsasoa. Anaia-arrebekin elkartu gara, Miren eta Anderrekin, laugarren ?Bidean? baterantz doan proiektua gertutik ezagutzeko.

'EiTB Kultura Transit' saioa ostegun gauean emitituko da ETB1en eta ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos