Munduko txapelketa eta boxeolari euskaldunen azken borrokaldiak, denboraldi berriari ekiteko

'Boxeo Izarrak' saioaren denboraldi berria hasteko, Manny Pacquiao eta Keith Thurmanen arteko munduko txapelketa, eta Jon Fernandez eta Jon Jader boxeolari euskaldunen azken borrokaldiak izango dira ikusgai

Manny Pacquiao eta Jon Fernandez hautatu dituzte 'Boxeo Izarrak' saioaren denboraldi berria hasteko. Ostiral honetan, Manny Pacquiao eta Keith Thurmanen arteko munduko txapelketarekin abiatuko du 'Boxeo Izarrak' denboraldi berria. Filipinarra 19 aldiz izan da munduko tituluaren jabe, amerikarra, ostera, 9 bider.

Thurmanek ez du behin ere galdu, 29 borrokaldietan. Pacquiao, ostera, sei pisutan izan da munduko txapeldun. Norgehiagoka gogorra eta ikusgarria izango da.

Emanaldiaren bigarren atala, euskal boxeolariekin osatuko dugu, irailaren 14ean Ponferradan egindako norgehiagokak eskainiz. Jon Fernandezek Latino Txapelketa jokatu zuen Miguel Arévalo mexikarraren aurka eta Jon Jader bilbotarrak Miguel Aguilar nikaraguarraren kontra neurtu zituen indarrak.

'Boxeo Izarrak' ostiral honetan izango da ikusgai 00:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.