Munduko bi txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan

Richard Commey-Isa Chaniev eta Tevin Farmer-Francisco Fonseca borrokak izango ditugu ikusgai ostiral honetan

Pisu arineko munduko txapelketa batekin hasiko da 'Boxeo Izarrak' saioa. Richard Commey ghanarra eta Isa Chaniev errusiarra izango dira aurrez-aurre. Commey jotzaile ikaragarria da, 27 garaipenetatik 24 k.o. bidez lortu dituelako. Chanieven zenbakiak hauek dira: 13 garaipen eta galdutako bat.

Bigarren munduko txapelketa bat ere ikusi ahal izango dugu: Tevin Farmer eta Francisco Fonsecaren artekoa. Estatu Batuetako boxeolariak bigarrenez ipiniko du jokoan bere gerrikoa.

Aste honetako hirugarren norgehiagoka Josue Vargasek eta John Renteriak egingo dute. Vargas, etorkizun bikaina daukan 20 urteko mutil bat da. Orain arte 11 neurketa irabazi ditu eta bakarra galdu du.

'Boxeo Izarrak' saioa 00:30ean izango da ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera