Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Mikel Markez hartuko dute 'Gure Kasa' saioan

Bere ibilbidea errepasatu, abesti ezagunenak abestu eta lan berriei buruz hitz egingo du

Lunes, 25 de marzo 2019, 10:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Astelehenean, hilak 25, Euskal Herriko gitarrista eta abeslari ezagunenetako baten bisita izango dute 'Gure Kasa' saioan: Mikel Markez. 30 urte daramatza lanean etengabe. Hainbat disko kaleratu ditu, eta punta-puntako artistekin kolaboratzen du. Bere ibilbidea errepasatu, abesti ezagunenak abestu eta lan berriei buruz hitz egitera dator.

Nerea Aliasek Mikelen lehen irudiak aurkitu ditu ETBko artxiboan, baita beste hainbat saiotako irudi bitxiak ere. Onintza Enbeitak gonbidatuaren esku utziko du erabakia Kantarota atalean: kartak edo bertsoa botatzea nahi al duen.

Nahiara Gagok, 'Zure begiek' abestiaren hitzak aitzakiatzat hartu eta jolas berri bat prestatu du. Jon Garate, berriz, kalean izan da jendearen ikusmena neurtu nahian, eta Iban Garcia youtuberrak bizitza erraztuko digu bere bideoarekin: egunerokoan laguntzeko trikimailuak irakatsiko ditu.

'Gure Kasa' 21:15ean dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios