Borrar

Mikel erokeria bat egiteko zorian, 'Go!azen'en

Bestetik, Jontxuk bere sekretua kontatuko dio Markeli. 21:00etan izango da ikusgai atal berria ETB1en

Viernes, 17 de noviembre 2017, 11:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mikel erokeria bat egiteko zorian izango da 'Go!azen' telesailaren hirugarren atalean, ostiralean. 21:00etan hasita, Jontxuk bere sekretua Markeli kontatuko diola ere ikusiko dugu ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai izango den saioan.

Haizea gero eta okerrago dagoela nabaritzen du Mikelek harekin telefonoz edo skypez hitz egiten duen bakoitzean. Hori dela eta, Australiara joatearen ideiak gero eta pisu handiagoa hartuko du gaztearen buruan. Baina nondik atera Australiarako dirua? Erokeria bat egitera iritsi ote daiteke?

Bestetik, Jontxu ausartuko da, azkenean, Markeli bere sekretua zein den kontatzera. Baina Markelek bere modura ulertuko du eta egoera xelebre ugari sortuko ditu gaizki ulertu horrek.

Azkenik, Basakabin oso zabalduta dago Naia 'Zuzenen begikoa' eta 'txibata' dela, eta edozein egoera baliatzen dute ikasleetako askok hori aurpegiratzeko. Gainera, Nikolek maltzur jokatzen jarraituko du, Naiaren fama hori areagotu dadin.

Gogoratu atalaren emisioaren ondoren, Altxor Ezkutuaren kode berri bat jakinaraziko duela aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen APP'n sartu eta bideo berezi berri bat ikusi ahal izango duzue.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios