Aurpegi ezagunak eta sari solidarioa
Egunero hiru bikote elkarren aurka lehiatuko dira eta aste osoan zehar pilatutako poltsa esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde egingo den EITB Maratoira bideratuko da
Lunes, 26 de diciembre 2022, 12:40
Astelehen honetan hasita eta osteguna 29 bitarte hainbat aurpegi ezagun izango dira 'Mihiluze' lehiaketako saio berezietan. Egunero hiru bikote elkarren aurka lehiatuko dira eta aste osoan zehar pilatutako poltsa esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde egingo den EITB Maratoira bideratuko da. Lehen hiru egunetako bikote irabazleak osteguneko finalera saiatuko dira.
Publicidad
Astelehenean Izaro Andres eta Gartxot Unsain musikariek osatuko dute bikoteetako bat. Haien aurka arituko dira Nerea Arruti eta Karmele Gisasola herri kirolariak; baina zakua lapurtzen saiatuko dira ETBko albistegietako Jonan Apaolaza eta Xabier Ormazabal aurkezleak ere.
Asteartean lehiakide berriak izango dira programan. Oraingoan hitzekin duten trebetasuna beste modu batean erakusten saiatuko dira Onintza Enbeitia eta Agin Laburu bertsolariak. Aritz Erkiaga eta Jon Zabala Jai Alai Winter Serieseko jokalariak ere «partida» irabazten saiatuko dira. Eguneko azken bikote lehiakidea «Go!azen» telesaileko Joanes Etxebeste eta Lorea Intxausti aktoreek osatuko dute.
Asteazkenean beste hiru bikotek ordezkatuko dituzte «Mihiluze» saioko ohiko lehiakideak. Batetik, Nerea Ibarzabal eta Ane Labaka bertsolariak bertaratuko dira, hitzekin jolasteko prest; bestetik, Aitziber Garmendia eta Itziar Atienza aktoreak izango dituzte platoan, saioari umore puntua jartzeko. Aste berezi honetako azken bikote lehiakidea Iñaki Artola eta Aitor Elordi pilotariek osatuko dute.
EITBk Mihiluze saioa bederatzi urteren ostean berreskuratu zuen irailean, ohi zuen bezala umorea eta euskara ardatz hartuta. Ilaski Serranorekin batera eta Kike Amonarrizen ordezko modura Antton Telleria aurkezle tolosarra 'fitxatu' zuten 'kasting' baten ostean. Lehen aldiko arima eta hainbat proba mantendu ditu saioak, besteak beste, Tribuaren berbak, Eroglifikoak edo Zazpikiak, baita zenbait berrikuntza ere. Esaterako, finalaurrekoan, bi bikoteak Sokatira proban aritzen dira buruz buru.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión