Zea Mays musika taldea, 'Gure Kasa'n

Haien kontzertu eta emanaldi berriez arituko dira eta zuzenean abestuko dute platoan

Asteazken honetan, Zea Mays musika taldeko kideak izango dituzte 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Euskal Herriak eman dituen musikari talentudunen artean daude eta elektrizitatea sortzen dute kontzertu bakoitzean. 1997an Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketa irabazi zutenetik gora eta gora egin du talde honek. Etengabe berritzen den euskal klasiko bat bilakatu da. Beraien kontzertu eta emanaldi berriei buruz hitz egingo dute eta zuzenean abestuko dute platoan.

Jon Garate kalean izan da Zea Maysen inguruan galdezka eta Maddalen Arzallus Abestien zaindaria beste euskal mito baten arrastoaren atzetik ibili da Donostian. Mikel Laboaren heriotzaren hamargarren urtemugan bere abestirik ezagunenak gogoratuko ditu.

Iban Garcia, bere aldetik, bere txikitako argazkiak aurkitu eta gaur egun berdin-berdin errepikatzen ahalegindu da.

'Gure Kasa' asteazken honetan izango da ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos