Marino Lejarreta txirrindulari ohia 'Gure Kasa'-n

Marino Lejarreta, txirrindulari garaietan./MICHELENA
Marino Lejarreta, txirrindulari garaietan. / MICHELENA

Berrizkoaren irudiekin bilduma bat egin du saioak, umetatik hasi eta profesionaletan egindako bidea erakutsiz

Ostegun honetan, Marino Lejarreta txirrindulari ohia, Euskal Herriko mitorik handienetakoa, 'Gure Kasa' saioan izango da gonbidatu. 'Marino Lejarreta' esan eta mundu osoak daki nor den, heldua, gaztea zein haurra izan. Duela 26 urte utzi zion txirrindulari ibilbideari, baina gaur egun oraindik denok gogoratzen gara berarekin. Marinoren irudiekin bilduma bat egingo dute saioan, txiki-txikitatik hasi eta profesional izan arte egin zuen ibilbidea.

Bestalde, Maddalen Arzallus, 'Hitzen zaindaria', Berrizera joan da. Nerea Aliasek artxibotik berreskuratuko ditu denok gogoratzen ditugun txirrindularitza munduko irudiak, eta Marino Lejarretak eta Irati Andak lasterketa bat egin dute aldapan gora. Nor izango da irabazlea?

Talentuak ere bere tokia izango du osteguneko saioan. Ekhi Arrietak beste artista bat ekarriko du: Karla Imbert abeslaria.

Ostegun honetan ikusgai, 21:30ean, ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos