Maider Unda gonbidatu, 'Gure Kasa'n

Borroka librean ibilbide bikaina osatu zuen kirolariaki gaur egun zertan dabilen kontatuko du

Borroka librean lorpen itzelak eskuratu zituen Maider Unda kirolaria hartuko dute gonbidatu astearte honetan 'Gure Kasa' saioan. Gaur egun artzaina eta gaztagilea da Maider eta hor ere gogor borrokatu behar izaten du. Bere ibilbideaz hitz egitera eta ondo pasatzera etorriko da ETB1eko saiora.

Nerea Aliasek Oroitzapenen kaxa ekarriko du. Gasteizen izan da Maiderrentzako mezu eta sorpresa atseginak biltzen.

Bestalde, Aitor Frantsesena Gorka Zubeldiarekin izango da. Duela 15 urte istripua izan zuen lanean eta horregatik hanka moztu behar izan zioten. Mendia maite du, bertan ibiltzen da korrika eta halaxe egin ditu hiru handiak (Gorbeia, Anboto eta Aizkorri), lasterka.

Azkenik, Iban Garcia eta Maite Azpiazu zientzia munduan murgilduko dira.

'Gure Kasa' 21:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos