Borrar

Madrilen egin du aste honetako geldialdia 'Euskalonski'k

Aurreiritzi guztien kontrako Madril bat ezagutuko du Pello Reparazek ETB1eko saioan

Lunes, 12 de noviembre 2018, 11:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Penintsulan geratuko da aste honetako 'Euskalonski' saioa, Madrilen. Hasiera batean hotza egin zaion arren, benetan merezi duen hiri bat dagoela erakutsiko diote bertan bizi diren euskalonskiek Pello Reparazi.

Madril irekia da, eta goxoa, eta umila. Hala definitu du Pellok behintzat, bertan egun batzuk pasa ostean. Japoniar batekin euskaraz mintzatzeko aukera izango du, rastroan altxorrak topatu eta bertako sagardotegi txiki batean piano pieza bat jotzeko, euskal poemak abestu edota pala partida bat jokatzeko. Estereotipoen atzean Madril plural eta euskaldun bat ere badagoela ikusteko aukera izan du.

Euskalonski saioa, Pello Reparazek aurkeztua, astelehenetan izaten da ikusgai, 22:35ean, ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios