Lucia Lacarra dantzaria, 'Gure Kasa' saioan

Lucia Lacarra, ondoan Iker Murillo duela, entsegu batean./ARIZMENDI
Lucia Lacarra, ondoan Iker Murillo duela, entsegu batean. / ARIZMENDI

Ballet dantzari zumaiarra Victor Ullateren ballet eskolako zuzendari artistikoa da gaur egun

Lucia Lacarra Euskal Herriko eta mundu mailako dantzaririk onenetakoa izango dute gonbidatu astearteko 'Gure Kasa'n. Nazioarteko saririk garrantzitsuenak jaso ditu azken urteotan, eta egun Victor Ullateren ballet eskolako zuzendari artistikoa da. Bere ibilbide luzea errepasatu, jolas egin, eta irudi ikusgarriak aztertuko dituzte Zumaiako dantzariarekin.

Nerea Aliasek Luciaren lehen irudiak aurkitu ditu ETBko artxiboan. Nahiara Gagok dantza egingo du bere jokoekin. Eta Lucia Lacarra hobeto ezagutzeko kolaboratzaile berri baten laguntza izango dugu. Gaztea irratiko Jon Gotzon Aldaparena 'Gure Kasa'ra etorriko da urtarrilaren 8tik aurrera Dagoenean bonbon atala aurrera eramateko.

Iban Garcia kalera joan da berriz, jendearen aurrean Fitness egitera.

'Gure Kasa' astelehentik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en.

Temas

Euskera