Londresen izango Pello Reparaz 'Euskalonski'-en bila

Atzerrian bizi diren euskal hiztunak gertutik ezagutzeko aukera emango du Vendetta taldeko abeslariak, euskara eta musika ardatz hartuta

Atzerrian bizi diren euskal hiztunak ezagutzeko asteroko erronkari eutsiko dio 'Euskalonski' saioak, sukaldaritza eta dantza munduan murgilduta. Musika oinarri, Abbey Roadera egingo du bidaia gaur, irailak 10, lantaldeak.

Mugarik gabeko euskaldunen abenturak Londresen izango du geldialdia irailaren 10ean. Izan ere, Pello Reparazek gidatutako 'Euskalonski' saioaren bigarren emanaldia autobus gorrien eta bostetako te-aren hirian murgilduko da. Astero bezala, atzerrian bizi diren euskal hiztunak gertutik ezagutzeko aukera emango du Vendetta taldeko abeslariak, euskara eta musika ardatz hartuta. Aste honetan, gainera, sukaldaritzan eta dantza klasikoan murgilduta ikusiko dugu Reparaz. ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, astelehenean, 22:30ean.

Notting Hil, Royal Opera House eta Abbey Road, topaleku

Saioa hasteko, Pello Reparaz Notting Hilleko karnabalera abiatuko da Bea Asurmendi abeslariarekin, Rio de Janeiro eta Londres hain urrun ez daudela erakusteko. Ondoren, Gareth Popkins yorktarrarekin topatuko da, ontzian ibiltzeko asmoz; Galesko tarta egiten ere ikasiko du Pellok Garethekin. Royal Opera Houseko entsegu batean, berriz, Itziar Mendizabal dantzaria ere ezagutuko du eta, nola ez, ballet pausu batzuk irakatsiko dizkio.

Telefono gorrien artean beste hainbat 'Euskalonski' aurkituko ditu Pellok: Mikel Sorazu sukaldariarekin Londreseko Arzak jatetxean izango da, bertako plater bat prestatzeko; Mikel Azkonarekin janari indiarra probatuko du bizikletan ibili ostean; eta Daffyd Vaid bateria-jotzailearekin Paul McCartneyren zapatak aurkituko ditu Abbey Roaden. Azkenik, Shakir Mehmmod eta bere familia pakistandarra ezagutuko du, futbolean euskaraz jolasean.

Big Ben agurtu eta Picadilly Circusi musika jarri ondoren, maleta hartzeko ordua iritsiko da. 'Euskalonski' saioa gaur, hilak 10, izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos