Leitzaldean barrena, Iñaki Perurenarekin, 'Gure Doinuak' saioan

Onintza Enbeitak Leitzako inguruak arakatuko ditu bertako doinu eta abestien bila

Asteazken honetan, Leitzaldea zeharkatuko du 'Gure Doinuak' saioak. Onintza Enbeitak Iñaki Perurena izango du bidaide, Leitzako txoko kuttunetatik Peru-Harrira.

Leitzar guztiek belaunaldiz belaunaldi transmititutako 'Agiragirando' abestia ezagutuko du saioak, 86 urteko emakume baten ahotik hasi eta bertso eskolako gaztetxoenera heldu arte. Transmisioari segika, Aranora joko dute Ansa ahizpek amarekin sortu duten Artantxuriketan emanaldia deskubritzeko eta Leitzara bueltan, gure doinuen bertsio karibearra dantzatuko dute La Jodedera taldearekin.

Gainera, abesti ezagunak Goizuetan kokatzen duen Trabukoren istorioa arakatuko dute herri antzerkiko kideekin. Amaitzeko, Jaione Olazabal soinujoleak sorpresa bat eskainiko dio harri jasotzaileari.

'Gure Doinuak' asteazken honetan izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera