Alex Sardui, artxiboko argazkian. sara santos

Leire Martinez eta Alex Sardui 'Ezberdinak' saio berezian

Julen Telleriaren eskutik, musikari buruz duten ikuspegiaz, pandemiak beraiengan izan duen eraginaz, intimitateaz eta ospeaz eta euren bizitza pertsonalaz arituko dira

Miércoles, 24 de marzo 2021, 11:04

Asteazken honetan 'Ezberdinak' saio berezia eskainiko du ETB1ek eta 22:30etik aurrera. Julen Telleria aurkezlearen gidaritzapean, Leire Martinez La Oreja de Van Gogh musika-taldeko kantaria eta Alex Sardui Gatibu bandako abeslaria musikaren, pandemiaren, ospearen eta eremu pertsonalaren inguruan solastatuko dira.

Publicidad

'Ezberdinak' emanaldiak giro berean, kasu honetan grabazio estudio batean, elkartu nahi izan ditu belaunaldi eta errealitate ezberdinetako bi artista; bi ikuspegi ezberdin lanbide beraren barruan, alegia. Gai askotan muturreko iritziak dituztela jakingo dute bai Leirek eta baita Alexek ere; baina beste zenbait arlotan euren ikuspuntuak hain urrun ez daudela ere ikusiko dute.

Ez da ohiko elkarrizketa pertsonala izango, hiru lagunen arteko solasaldi lasaia baizik. Julen Telleriak gonbidatuen unibertso musikalarekin lotutako gaiak planteatuko ditu; pandemiaz eztabaidatzeko tartea ere zabaldu du, eta Leireren eta Alexen esparru pertsonalen gainean ere arituko dira.

Saioaren amaieran, Leire Martinezek eta Alex Sarduik, batak bestearekiko zituzten aurreiritziei buruzko hausnarketa egingo dute, eta zerekin gerturatu eta zerekin aldentzen diren egiaztatzeko aukera izango dute.

Hilario Arbekaitz 'Biba Zuek!'-en

'Biba Zuek!' saioan, berriz, Gaztea Cover lehiaketa izango dute hizpide asteazken honetan. Nork bere logelatik edo etxeko edozein txokotatik nahi duen taldearen edo bakarlariaren kantua bideoz bidaltzea da oinarria. Epaimahaia hiru kidek osatuko dute: Maialen Gurbindok (Chica Sobresalto taldeko eta 'OT 2020' saioko kidea), Iñigo Etxezarretak (ETS) eta Leire Letu abeslariak. Gurbindo eta Letu saioan izango dira, Ainhoa Urretabizkaia irrati esatariarekin batera, aurten Gazteak estreinatuko duen lehiaketaz hitz egiteko. 

Publicidad

Saioaren bigarren orduan Hilario Arbelaitz sukaldaria hartuko dute gonbidatu Maialen Arzalluzek eta Xabier Sukiak. Bere osabak eta aitak 1940. urtean, familiako baserriaren zati bat sagardotegi bihurtzea erabaki zuten. Hilariok hartu zuen jatetxearen ardura eta sukaldaritzaren goi mailara eraman zuen Zuberoa jatetxea. Arbelaitzek Espainiako Gastronomia Saria eta Euskadi Gastronomia Saria lortu ditu, besteak beste.  Bestalde, turismoa egiten jarraituko dute ETB1eko saioan; asteazken honetan Santurtzin izango da Izaskun Moyano. 

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad