Secciones
Servicios
Destacamos
Miércoles, 21 de febrero 2018, 10:09
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Aurten 32 lehiakide arituko dira nor baino nor gehiago epai-mahai berezi eta sonatuaren aurrean. Euskal Herri osoko artista gazteak bildu dituzte. Elkar lehian arituko dira partaide hauek oholtza gainean, eta bakoitzak ospetsu bat izango du bikotekide.
Iaz egon ziren Anjel Alkain, Karmele Larrinaga, Xabier Saldias, Ylenia Baglietto, Maria Amolategi eta Alex Sardui izango dituzte lagun lehiakideek, eta horiekin batera Revolta Permanent taldeko Iker Villa eta lehen aste honetan Iholdi Beristain, iazko 'Bago!az'eko irabazle eta 'Go!azen'-eko aktorea.
Astero, aipatutako famatu batek lehiakide bati lagunduko dio. Bere gisa egingo du eta alderdi ezberdinak landuko dituzte, lehiakidea benetako show man-a edo show woman-a bilaka dadin.
Hiru fase ditu lehiaketak. Fase guztietan coach-ek lehiakideekin batera abestuko dute, eta, ondoren, coach-epaile hauek izango dute hautatuak aukeratzeko ardura. Lehen fasean elkar lehian hasiko diren 32 lehiakideetatik bigarren fasera 16 pasako dira. Hirugarren fasean, berriz, zortzi lehiakide hasiko dira eta atal bakoitzean bat joango da kalera. Hartara, final handira hiru lehiakide iritsiko dira eta elkarren aurka lehiatuko dute 'Go!azen' telesailean aktore nagusi bilakatzeko.
Emanaldi bikainak izango dira lehenengo saio honetan: Freddie Mercury, Shakira, Mick Jagger, Benito Lertxundi, Nogen, Mikel Urdangarin, Camila Cabello eta Glaukoma, besteak beste.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.