Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Landa eremuen despopulazioaz, 'Ur Handitan' saioan

Azken urteetako joera demografikoaren erakusgarri diren Nafarroako Beintza-Labaien eta Arabako Urizaharra herrien egoeraren inguruan ariko dira saioan

Martes, 12 de marzo 2019, 10:59

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko landa eremuak husten ari dira jendeak hirietara jotzen duelako. Azken urteotan asko dira egoera kezkagarria duten eskualdeak, joera demografiko arriskutsua erakusten dutenak, Nafarroako Malerreka eta Arabako Mendialdea, besteak beste. Zehazki, eskualde hauetako bi herritan egon da 'Ur Handitan' saioa: Beintza-Labaienen eta Urizaharrean.

Arabako Mendialdeko Urizaharra udalerria sei herritxok osatzen dute. Egun, 282 biztanle ditu guztira. XX. mendearen hasieran populazioa hirukoitza zen. Neguko lanegunetan kalean arimarik ez da ikusten. Gasteizko gertutasunak 'lo-hiri' izatera kondenatu egin du. Urizaharra herrian medikua dago, baina ez dago pediatrarik, ez dendarik, ezta eskolarik ere. Lanegunetan taberna bat besterik ez dago zabalik.

Esan liteke Julen Diaz urizahartarra despopulazioaren fenomenoren parte dela. Lana dela eta orain dela urtebete Gasteizera joan behar izan zuen bizitzera. Julenen ustez, Urizaharreko arazoa nagusia lan falta da. Hala ere, argi dauka familia bat osatzen duenean herrira bueltatuko dela.

Oiana Zufiaur gasteiztarrak kontrako bidea egin zuen orain dela zazpi urte. Hiritik landa eremura, Pagoeta herrira, hain zuzen. Lasaitasunaren eta naturarekiko kontaktuaren bila joan ziren Oiana eta Aitor, bere bikotekidea. Arbasoen herrira bueltatu dira. Han familia bat osatu dute eta poz-pozik bizi dira.

Mikel Albisu donostiarra da horren beste adibide bat, alegia, hiritik Beintza-Labaien herrira joan zen duela 30 urte. Malerreka bailaran kokaturiko herri honek egun 227 biztanle ditu, duela mende bateko 674en aldean. Garai batean hiru ostatu zeuden. Egun, ordea, Mikelek kudeatzen du gelditzen den ostatu bakarra. Herriaren gainbehera barraren bi aldeetan bizi izan du azken 30 urte hauetan. Semaforo baten hori kolorearekin alderatzen du herriaren egungo egoera eta laster gorrira pasatzeko arriskua azpimarratzen du. Mikelekin batera, herriko hiru gazte herriaren etorkizunaren inguruan solasean aritu dira.

Populazio jaitsiera horren erakusle garbia herriko eskola da. Miren Irurzun da bertako zuzendari, idazkari eta irakasle bakarra. Egun, hiru familiatako bost ume daude bakarrik eta ratio minimoaren mugan dabiltza. Beraz, herriko eskolaren etorkizuna kolokan dago. Mirenek dioen moduan, herri baten identitatearen zutabeetako bat.

Begoña Urroz, Beintza-Labaiengo postariak ondo gogoratzen ditu eskolan berrogei neskatila inguru zireneko garaiak. Egun, ordea, horietako askok herritik alde egin eta beste bizitza baten hautua egin dute eta herriko frontoiko paretek ez dute garai bateko umeen algaren oihartzuna islatzen. Begoñak berak seme-alabak herrian hazi eta hezi arren, hauek egun Beintza-Labaiendik kanpo egiten dute bizitza.

Begoñak eta Juani Goñik penaz gogoratzen dute herriko azken komertzioaren, beraiek dioten moduan «Sabinaren tiendaren» itxiera. Duela urte bete exkax jaitsi zuen pertsiana eta Beintza-Labaiendarrek ere tristeziaz hartu zuten berria. Juanik, hala ere, hipermerkatu handien irekieraz gain, herritarrengan jartzen du erantzukizunaren parte handi bat.

Despopulazioa, eta honi nola aurre egin, 'Ur Handitan' saioan ikusi ahal izango dira, martxoak 12an, 22:45etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios