Borrar

Kukai konpainiak guztiak dantzan jarriko ditu 'Gure Kasa'n

Horrez gain, Iban Garciak Eñaut Elorrietarekin hitz egingo du 'Harian' proiektu berriari buruz

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Astearte honetan, 'Gure Kasa' bisitatuko dute Kukai dantza konpainiako kideek. 2017ko dantza ikuskizunik onenaren eta dantza talderik onenaren MAX sariak irabazi ostean, Erritu izeneko ikuskizuna estreinatuko dute, laster, Bilboko Arriaga antzokian.

Nerea Alias ere dantzan egitera ausartuko da. Bere YouTubeko kanalerako bideo berri bat prestatu du Kukai taldeko dantzariekin. Nola moldatuko ote da? Nahiara Gagok denak izerditan jarriko ditu astearteko erronka gainditzeko, eta Maddalen Arzallus Abestien zaindaria-k Oiartzunen grabatutako atala ekarriko du.

Iban Garciak beste aurpegi ezagun bat gonbidatuko du 'Gure Kasa'ra. Bilbon izan da Eñaut Elorrietaren Harian proiektu berriaren aurkezpenean. Lortu ote du Eñautekin hitz egitea?

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izanten da ikusgai, 21:30ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios