3 klubak Antxus maskota berria estreinatu eta kide txartela igorri die bazkideei
25.000 bazkidetik gora doti EITBk sortutako klubak. eta hainbat abantaila eta opari proposatzen dizkie urtean zehar
Osteguna, 11 otsaila 2021, 10:38
EITBren 3 klubak maskota berria du: Antxus txoria. Ohar batezn bidez adierazi dutenez, «berezia bezain bihurria da Antxus: kalakari fina eta berba-lapikoa, kantuan zein txorrotxioka ematen du eguna». Jada webgunean eta telebistan ikusiko zuten etxeko txikienek, tartean '3 Ene Kantak' saioko protagonistekin.
Urte berriarekin batera, alegia, maskota berria estreinatu du 3 klubak, haurrentzako EITBren komunitateak. Gainera, maskota horren irudiarekin eskutitza igorri die kide guztiei. Gutunean kide txartela eta eskumuturrekoa jaso dute haurrek, opari. Beraz, orain arte bezala, zozketa eta abantailez gozatzeko aukera izango dute baina, aurrerantzean, gainean eraman ahal izango dute txartela eta eskura izan beti kide zenbakia. Horrez gain, diote, «eskumuturrekoa jantzi ahal izango dute, Antxus lagun berria irudiarekin«.
3 kluba EITBk haurrentzat sortutako komunitatea da, eta 25.000 kide baino gehiago ditu jada. Denei igorri zaie eskutitza urte hasieran (urtarrilean zehar edo otsaila hasieran).
3 klubeko kidea izatea doakoa da, eta txikienek hainbat abantaila eta opari lortu ditzakete. Hala, zozketa guztietan parte hartu eta sariak irabazteko aukera dute: ekitaldi, museo zein parkeetarako sarrerak, produktu sortak, liburuak… Gainera, hilero, kide berri guztien artean opari sorta bat zozkatzen du 3 klubak.
Horrez gain, urtebetetze egunean, kideak zoriontzen ditu klubak, eta etxeko txikienaren argazkia telebistan eta webgunean agertzeko aukera ematen du, Zuri Zorionak tarte arrakastatsuan. 3kluba webgunean Kide Gunea izeneko atal berezia dute bazkideek, xehetasun eta abantaila guztiekin.