Euken Ostolaza tenore donostiarra. LOBO ALTUNA

'Kantuz naiz bizi!' gaiaren inguruan arituko dira 'Biba Zuek!'-en

Euken Ostolaza tenore donostiarra izango dute gonbidatu, eta bigarren orduan Miren Arrieta eta Nerea Mazo antzezleak beren azken lanaz mintzatuko dira

Martes, 16 de marzo 2021, 08:51

Kantuz naiz bizi! gaiaren inguruko solasaldiarekin hasiko dute astearte honetako saioa 'Biba Zuek!' programan, ETB1en, 18:00etatik aurrera. Platora hurbilduko diren gonbidatuek amets bihurtu dute euren pasioa, musika alegia. Lirika abeslariak dira eta hori dute ogibide. Euken Ostolaza, esaterako, tenorea da. Ikasketak Donostiako Orfeoiaren eskolan burutu zituen eta, abesbatza askotan ibili eta gero, 2000.urtetik aurrera Radio France-ko abesbatzan kantatzen du-

Publicidad

Bigarren orduko gonbidatuak Miren Arrieta eta Nerea Mazo aktoreak izango dira. Duela gutxi antzezlan berria estreinatu dute, 'Ameriketako bidaia', eta asteartean platoan aurkeztuko dute lana. Jon Garatek eta Agus Barandiaranek lagunduta egongo dira Arrieta eta Mazo.

«Biba Zuek!» astelehenetik ostiralera izaten ikusgai eta eitb.eus-en, 18:00etatik aurrera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad