Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Kanpaiak zuzenean eskainiko ditu ETBk Guardiako plazatik

Sara Gandarak, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak zuzenean gidatuko dute abenduaren 31ko saio berezia ETB1en eta ETB2n

Lunes, 31 de diciembre 2018, 11:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Guardia herritik egingo du aurten Euskal Telebistak Gabon Zaharreko kanpaien emankizuna. Sara Gandarak, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak zuzenean gidatuko dute 'Kaixo 2019' saio berezia eta ETB1en eta ETB2n izango da ikusgai, aldi berean, abenduaren 31n, 23:45etik aurrera.

Arabako Errioxako hiriburua da Guardia, mahastiez eta upategiez inguratutako herria. Bertan ekoiztutako ardoengatik ez ezik, Nafarroako Antso VII Azkarrak eraikitako harresiagatik ere ezaguna da. Muin batean goialdean eta harresiaz inguratuta dago herrigunea eta Guardiako plaza ederretik zuzen zuzenean arituko dira ETBko hiru aurkezleak, 2018 urteari agur esan eta 2019ri ongi etorria emanez.

Gabon Zahar gauean ez da faltako sorpresa eta emanaldi berezirik: Maddalen Arzallus bertsolariak eta Olatz Salvador musikariak omenaldi berezi eta hunkigarria egingo diete Mikel Laboa eta Joxean Artzeri. Laboa hil zela 10 urte bete dira aurten, eta Artze urtarrilean hil zen. Modu honetara, gogoan izango ditugu urteko gau berezienean.

Emanaldiaren aurretik

Aurreko urteetan bezala, zuzeneko emanaldiaren aurretik, Zuhaitz eta Pagadik gidatutako saio berezia eskainiko du ETB1ek, 23:15ean, 'Herri Txiki, Urte berri Mahats!'. Bi aurkezleek urtezahar gauerako duten hitzordua argia da: kanpaiak Guardiatik eskainiko dituzte, baina bertara iristeko bidaia ez zaie batere erosoa egingo, uste baino gehiago konplikatuko baitzaizkie gauzak.

Oharkabean, Guardiako kaleetan eta haren inguruko lurretan galduko dira, bakoitza bere aldetik. Kanpaiak orduan emateko larritasunaz ohartuta, batak bestea aurkitzeko misioa hasiko dute. Bide horretan, Guardiako biztanleen ezinbesteko laguntza jasoko dute elkar topatzeko. Bide batez, herriak gordetzen dituen edertasun eta misterioak ere ezagutuko dituzte. Ez dira faltako herriko alde zaharraren azpian dauden upategiak, ikusmira bikaina eskaintzen duen XII. mendeko dorrea, Europako jaiotzarik berezienetako bat, dultzainaren hotsa edota bertako dantzariei buruzko bitxikeriak.

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Guardiara iristeko izango dituzten komeriekin gozatzeko aukera izango da 'Herri Txiki, Urte Berri Mahats!' saioan.  Bertako herritarren laguntzarekin, eta irudimen handiz, garaiz iritsi beharko dira Euskal Herri osoarentzat Gabon zahar gaueko kanpaiak zuzenean eman ahal izateko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios