Julen edo Alex? Naiaren zalantzak 'Go!azen'en

Julen edo Alex? Naiaren zalantzak 'Go!azen'en

Bien bitartean, Garik tripetako arazoak izango ditu bigarren atal honetan. Norbait bere aurka ote dago?

'Go!azen 5.0' telesailaren bigarren atala emitituko da ostiral honetan. Naia zalantzaz josita ikusiko dugu eta Gariri arazo pila sortuko zaizkio.

Julen edo Alex? Hori da Naiaren zalantza nagusia. Biak ditu gustuko. Era berean, bi mutilek bera ere gustuko dutela adieraziko diote eta neska gaztea ez da erabaki bat hartzeko gai. Gainera, bere urtebetetze eguna ere bada eta Basakabiko lagun guztiek festa bat eskaini nahi izango diote.

Arazoekin dabilen beste bat Gari izango da. Tripetatik ibiliko da egun osoan, komunean itxita geldituko da... Gauza hauek guztiak kasualitatea al dira? Ala norbait bera izorratu nahian dabil?

Hau guztia eta gehiago 21:00etan, ETB1en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos