Borrar
Juan Luis Zabala, iazko argazkian. SARA SANTOS
Juan Luis Zabala, 'Arte[faktua]' saioan

Juan Luis Zabala, 'Arte[faktua]' saioan

Idazleak Alex Gurrutxaga literatura kritikaria gonbidatu du

Sábado, 9 de junio 2018, 09:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Juan Luis Zabala, Donostian bizi den idazle azkoitiarra, da aste honetako gonbidatua 'Arte[faktua]' literatura saioan. Literaturaz gain, Reala eta txirrindularitza dira bere pasioak eta horrenbestez, elkarrizketa Donostiako Belodromoan izango da.

Juan Luis Zabalak Euskal Filologia ikasketak egin zituen, euskara irakaslea izan zen eta Egunkaria-n lehenengo eta Berria-n gero, kultura saileko kazetaria izan da urte luzez. Orain itzulpen lanak egiten ditu.

Idazle gisa, literatur genero ezberdinak landu ditu: narrazioa, nobela, haur eta gazte literatura eta biografia, besteak beste. Azken bi lanak Ospa narrazio liburua eta Txistu eta biok nobela dira. Azken honek Irun Hiria saria irabazi zuen 2015ean.

Idazleak Alex Gurrutxaga literatura kritikaria gonbidatu du saiora. Elkarrekin Berria-n lan egindakoak dira eta kulturaren inguruko gogoetak egingo dituzte.

Asteroko Galdetegian Amaia Hennebuttek, Xabier Mendigurenek eta Mikel Tabernak euren liburu kuttunen berri emango dute. Irakurlearen atalean, Iban Perez oiartzuarrak, Ander Izagirrek idatzi eta Julen Gabiriak itzuli duen Beruna Patrikan liburua gomendatuko du. Amara Berri eskola publikoko Helene Sesmak eta Irati Zalduak Jasone Osoren Jara liburuaren inguruko booktoubea egin dute.

Liburu denden gomendioek, asteroko nobedadeek, pitxiek eta Juan Luis Zabalaren epilogoak osatuko dute saioa

'Arte[faktua]' larunbat honetan izango da ikusgai 15:00etan ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios