Joxe Mari Agirretxe, Aiora Zulaika eta Mertxe Rodriguez, 'Gure Kasa'n

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo hirukotea osatzen duten aktoreek haien azken ikuskizuna, 'Musuak', aurkeztuko dute

Pailazoak eta pailazokeriak izango dira astearte honetako 'Gure Kasa' saioan protagonista. Joxe Mari Agirretxe, Aiora Zulaika eta Mertxe Rodriguez (Pirritx, Porrotx eta Marimotots) Euskal Herriko hiru pertsonarik maitatuenetakoak dira eta beraien azken ikuskizuna aurkeztera joango dira ETB1eko saiora: Musuak ikuskizuna, hain zuzen ere. Astearteko saioa gainera, oso berezia izango da 'Gure Kasa'ko taldearentzat, 200 atal ospatzen dituztelako.

Nerea Alias igandean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi batean izan zen eta bertako sekretu guztiak erakutsiko dizkigu. Nahiara Gagok pailazoekin lotutako jolas bat ekarriko du eta Jon Garatek zirkua egin du Donostiako kaleetan. Maddalen Arzallus, bere aldetik, gonbidatuen herrian, Lasarten izan da, Hitzen zaindaria atala egiten.

Iban Garciak 'Autonompus Sensory Meridian Response' ASMR zer den azalduko du.

'Gure Kasa' astearte honetan izango da ETB1en ikusgai, 21:30etik aurrera.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos