Joseba Etxeberria, 'Gure Kasa'-n gonbidatu

Bere ibilbidea errepasatu, gol garrantzitsuenak gogoratu eta etorkizunaz hitz egingo dute elgoibartarrarekin

Joseba Etxeberria Athleticeko jokalari ohi eta entrenatzailea hartuko dute 'Gure Kasa'n. Bere ibilbidea errepasatu, gol garrantzitsuenak gogoratu eta etorkizunaz hitz egingo dute elgoibartarrarekin.

Nerea Aliasek ETBko artxiboan aurkitu dituen Joseba Etxeberriaren irudi bitxienak erakutsiko ditu. Nahiara Gagok Joseba eta Telleria anaiak futbolinean partida bat jokatzera gonbidatuko ditu. Halaber, Andoni Iraolak, Aritz Adurizek, Rafa Alkortak eta Joaquin Caparrosek parte hartu nahi izan dute saioan Josebarentzat agur bana bidaliz.

Berebat, Aitor Frantsesena aste honetan Gallartan izan da, Mikel Valmasedarekin, futbol egokituan elitean dabilen jokalariarekin. Iban Garcia youtuberra papiroflexia egiten ibili da amaren laguntzaz.

'Gure Kasa' 21:30ean izango da ikusgai astelehenean ETB1en eta eitb.eus-en.