Joseba Beloki txirrindulari ohia 'Gure Kasa'n izango da

Bere garaipenez eta momentu txarrez hitz egingo du Indurainen atzetik, Frantziako Tourrean podium gehien dituen euskaldunak

Astelehen honetan, Joseba Beloki txirrindulari ohia hartuko dute 'Gure Kasa' saioan. Miguel Indurainen atzetik, Frantziako Tourrean podium gehien dituen euskalduna. Orain txirrindulari gazteei irakasten aritzen da, esatari lanetan ere ikusi dugu eta mila proiektu ditu esku artean. Bere garaipen handienez eta momentu txarrenez hitz egingo du 'Gure Kasa'n.

Jon Gotzon Aldaparenak izerditan jarriko du Joseba bere galdera azkar eta dibertigarriekin. Dagoenean bonbon tarteak ezusteko erantzunak azalarazten ditu astero. Nahiara Gagok jolasean jarriko ditu Telleria anaiak eta Joseba Beloki, eta Nerea Aliasek Oroitzapenen kaxa ekarriko du. Gasteizen izan da Josebaren txikitako irakaslearekin eta familiarekin.

Iban Garcia youtuberrak sare sozialak kalera aterako ditu. 'Gure Kasa' 21:30ean dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus.en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos