Joseba Arguiñano Mungian izango da 'Sukaldaria' saioan

Mungiako auzokideen istorioak eta eskualdeko produktu ipikoak ezagutuko ditu

Asteazken honetan 'Sukaldaria' saioak Bizkaiko Uribe eskualdea bisitatuko du eta Mungian izango da, zehazki. Joseba Aguiñanok gertuko istorioak eta produktuak bilduko ditu bertan, Mungialdeko protagonista anitzen eskutik.

Sukaldariak museo berezi baten hasiko du bere ibilbidea. Juan Antonio Razkinek bere errotako ateak zabalduko dizkigu, bertan Mungialdeko baserrietan bildu zituen ehunka objektu biltzen ditu. Gainera, txakinarto irinarekin egindako taloa prestatuko dugu berarekin.

Mungian hain ezaguna den sukalkia ere prestatuko dute eta azoka eguna dela aprobetxatuz, Joseba Arguiñano bertara joango da erosketak egitera Kepa Frailerekin, Mungiako Slow Food mugimenduaren sortzailearekin. Bertan, platera prestatzeko behar dituzten barazkiak hartuko dituzte, denak bertokoak, 0 kilometrokoak.

Euskal garagardo naturalaren sekretuak ezagutuko dituzte Mungiako garagardo fabrika batean. Eneko Ungilek prozedura guztiaren pausuak azalduko ditu eta horrez gain, Joseba Arguiñano garagardogile bihurtuko da une batez. Etxean garagardoa nola egin ahal den ikasteko aukera ere izango du eta gainera, lehengai hori erabilita ogia ere egingo du.

Janariaz eta edariaz haratago, munduko tiragoma txapeldun bat ere ezagutuko dute. Pedro Irastorzak mota guztietako tiragomak eta bitxikeriak erakutsiko dizkigu. Gainera, bere alabaren zentzu artistikoa ere ezagutuko dute eraikitzen dituen lorategi bertikalekin.

Josebak, bere aldetik, Pedro Irastorza aho zabalik utziko du prestatuko duen plater batekin. Tiragoma txapelduna ez da oso trebea sukaldean, baina bera izango du laguntzaile errezeta berezi batean.

'Sukaldaria' asteazken honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.