Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 1 de enero 1970
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Jose Luis Zumeta eta Usoa bere alaba bisitatuko ditu aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak, Usurbilen partekatzen duten estudioan. Tokia jarduera bizian aurkitu dute. Margolari famatuak azken bi urteotan sortu dituen dozenaka lanez inguratuta. Usoa serigrafista, berriz, German Gargano artista argentinarrarekin lanean, azaroan Bilbon egingo den grabatu jaialdiari begira. Jose Luis Zumetaren azken margolanak Bartzelonan ari dira erakusten hileotan, eta datorren urtean beste hiru erakusketa izango ditu Euskal Herrian.
Bestalde, pertsonaia mitologikoak eta munstroak ditu gustuko Paul Urkijok. Errementari filmaren zuzendariak Gasteizko Zuloa liburu-dendan erakutsiko dizkigu gai horiek lantzen dituzten bizpahiru libururen adibideak. Horrez gain, Mantar eta Kvelertak musika taldeak, La princesa Mononoke animazio filma eta A ghost story filma aterako ditu zakutik.
Sortzaileak atalaren gonbidatua, berriz, Mikel Aristregi fotokazetaria da. Ulan Batorren (Mongolia), Kanbodian edo Vietnamen egin ditu erreportajeak eta epe luzeko bidaien emaitza izan ohi dira. Egun bere jaioterrian, Hernanin, bizi da, eta herri kirolen inguruko lana osatzen ari da. Idi demak ditu jo puntuan, oraindik ere «zer kontatu nahi duen bilatzen» ari bada ere. Aristregiren estudioan izan da 'EiTB Kultura', eta lanean ikusteko aukera ere izan dute.
'EiTB Kultura Transit' ostegun gauean emitituko da ETB1en eta ETB2n.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.