Jose Kruz Gurrutxaga aktorea eta Fran Lasuen musikaria, 'Gure Kasa'n

'Ulisesen bidaia' antzezlana sakonago ezagutzeko aukera izango da lan honetan parte hartu duten bi artiston eskutik

'Gure Kasa' saioa Ulisesen bidaia antzezlanean murgilduko da ostegun gauean; izan ere, Jose Kruz Gurrutxaga aktoreak eta Fran Lasuen musikariak, bertan parte hartu duten bi artistek, beraien antzezlana aurkeztuko dute. Ibilbide luzeko bi gonbidatu dira. Jose Kruz antzerkian eta 'Goenkale' eta 'Balbemendi' telesailetan egin zen ezaguna; eta Fran Lasuen, berriz, Oskorri eta Izukaitz taldeetan lehenik, eta bakarka ondoren.

Gero, Aitor Frantsesenak bera bezala itsua den lagun bat aurkeztuko du, Maialen Solau. Maialen emakume geldiezina da, surfa egiten du, gimnasiora joaten da eta Goalball-ean ere aritzen da.

Bukatzeko, Iban Garcia kalean gora eta behera arituko da jendeari kartak bota eta etorkizuna iragartzen.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos