Borrar

Jorge Moneo zinemagilea izango da 'EITB Kultura' saioan

Amagoia Gurrutxaga kazetaria, Aran Santamaria artista eta Nize musika taldea ere izango dituzte protagonista

Osteguna, 25 otsaila 2021, 11:47

Comenta

Jorge Moneo zine zuzendariarekin zabalduko dute aste honetako kulturaren leihoa. 'Almanaka' izeneko lan berria du eskuartean, eta Gasteizko udal artxiboan ari da dokumentazioarekin lanean. Bertan izan da 'EITB Kultura' saioa, bere aurreko lanez ere hizketan. 

Amagoia Gurrutxaga kazetariak bere disko, liburu eta pelikula kuttunen berri emango du Zarauzko Garoa liburu-dendan eta Itxaropena inprimategian. Handik gertu, Zumaian, Aran Santamariaren lana biltzen duen erakusketa bisitatuko dute artista berarekin. 

Nize musika taldearen emanaldiarekin amaituko da aste honetako saioa. 

Saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jorge Moneo zinemagilea izango da 'EITB Kultura' saioan