Izaro Iraeta eta Agustin Ezenarro, 'Gure Kasa'n

Iban Garcia hondartzan izango da eta Onintza Enbeitak aspaldiko partez norbait ikusten dugunean nola jokatzen dugun aztertuko du

Asteazken honetan, Izaro Iraeta eta Agustin Ezenarro ETBko aurkezleak izango dira 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Urtero, hutsik egin gabe, Donostiako su artifizialak gure etxeetara ekarri dizkigute eta udako jai ezberdinen berri emateko ardura izan dute.

Bestalde, Mikel Garaizabal Elorrion izango da asteazken honetan, Mendraka txakolindegian, eta bertako sekretuak ekarriko dizkigu.

Iban Garcia hondartzara joan da eta erreen nor dagoen aurkitzen saiatu da. Eta Onintza Enbeita 'Aspaldiko'ei buruz hitz egingo digu gaur. Nola jokatzen dugu aspaldiko partez norbait ikusten dugunean?

'Gure Kasa' asteazken honetan izango da ikusgai 21:00etatik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos