Izaro Andres, Iker Galartza eta Arraldera buelta

Mikel Pagadik eta Fermin Etxegoienek gidatutako 'Autentikoak' saioak ametsen mundua hartuko du hizpide; 'Gure kasa'-n izango dira, bestalde, 'Goenkale'-ko Maite Bastos eta Felix Arkarazo

Bi aurpegi ezagun izango dira protagonista ostegun honetako 'Autentikoak' saioan. Mikel Pagadik eta Fermin Etxegoienek gidatuta, ametsen mundua izango da hizpide atal honetan.

Alde batetik, Izaro Andres abeslaria jasoko dute platoan. Nazioarteko oihartzuna duen musikari mallabitarrak bere ibilbideaz, bide horretan betetako ametsez eta burututako ametsen ondorioez hitz egingo du.

Ametsen mundu hori ezin hobeto ezagutzen du hurrengo gonbidatuak. Iker Galartza aktore eta pailazoak txikitako ametsa bete zuen Gure Zirkua ireki zuenean. Zirkuaren bigarren denboraldia hastear dagoen honetan, bertako sekretu guztiak jakingo ditugu pailazo amezketarraren bidez.

Izaro Andres eta Iker Galartza ez dira bakarrik egongo platoan. Ane Lindanek eta Edurne Azkaratek beren berezko ukitua emango diote elkarrizketari. Saioa 22:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

'Goenkale' gogoan

'Goenkale' telesaila mitikoan ezagututako bi aktoreen ibilbidea ere errepasatuko dute 'Gure Kasa'n, Maite Bastos eta Felix Arkarazo gonbidatuekin.

Maite 1994an hasi zen 'Goenkale'n, eta 15 urtez aritu zen bertan. Felix bigarren denboraldian iritsi zen Arraldera, eta telesailaren amaiera arte aritu zen bertan.

Beren hasiera eta ibilbidea errepasatuko dituzte, eta egindako beste lanez ere mintzatuko dira. Nahiara Gagok 'Goenkale'ko aktore eta pertsonaiekin jolasean jarriko ditu bi gonbidatuak. Nerea Aliasek, berriz, euren irudi bitxiak aterako ditu ETBko artxibotik. Aitor Frantsesenaren tartean, Ane Alberdi ezagutzeko aukera izango da, mundu mailan benetan ondo dabilen arkularia.

Iban Garcia youtuberra sukaldean sartu da berriz ere. Haragi-bola erraldoi eta ikusgarri bat prestatzen ahalegindu da. 'Gure Kasa' 21:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera