Izaro Andres abeslariari elkarrizketa, 'Gure Kasa' saioan

Bestalde, Aneguriak gonbidatu eta aurkezleak abesten jarriko ditu, eta Maitena Salinasek 'Gurea da!' tartea aurkeztuko du

Asteazken honetan, Izaro Andres, bere ahotsarekin disko gogorrak biguntzeko gai den abeslaria, izango dute ETB1eko 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Egun Donostian bizi da, eta hiri honi dion maitasunak inspiratu zuen haren bigarren diskoaren izena: Eason. Sarrerak agortu ditu kontzertu gehienetan eta Mexikoko birara abiatu baino lehen ETB1eko saioan izango da.

Bestalde, Iban Garciak challenge berri bat ekarriko du eta Nahiara Gagok Izaroren bideoklipak hartu eta galdera bitxiak prestatu ditu. Gainera, Aneguria ere bueltan da, erritmo bizia eta inprobisazioa lagun izango ditu aurkezle eta gonbidatuak abesten jartzeko.

Maitena Salinasek Gurea da! tartea aurkeztuko du. Oñatiko Zumeltzegi Hotelean izan da eta aho zabalik geratuko omen gara.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos