Itziar Alduntzin Katalina Erausoren inguruan, 'Itxi Liburuak'-en

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, haren bizitzan sakonduko du saioak

Miércoles, 24 de febrero 2021, 11:17

.Asteazken honetan, Katalina Erauso gaia landuko du 'Itxi Liburuak' saioak. Itziar Alduntzin, kazetaria, irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu original batean konta dezan. Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Katalina Erausoren bizitza ezagutuko du Alduntzinek. Haren ibilbide militarra eta genero ikuspegia izango dira saio honetan landuko diren gai mamitsuenetako bi.

Publicidad

Arangurenen laguntza izateaz gainera, nola ez, gaian adituak diren protagonistak ere ezagutuko ditu Alduntzinek. Besteak beste, Iraitz Agirre, Aitor Zuberogoitia, Oscar Alvarez eta Maite Berrogain.

Bidean ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die gero. Baina ez da nahikoa izango ikasitakoa hitzez hitz errepikatzea. Izan ere, bere bizipenetatik abiatu eta modu original batean azaldu beharko du dena, ikasleen arreta bereganatu nahi badu.

«Itxi Liburuak» saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad