Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Donostiako saioko argazkia. XDZ
Inprobisatzaileen Birari buruz, 'Hitzetik Hortzera' saioan

Inprobisatzaileen Birari buruz, 'Hitzetik Hortzera' saioan

Bertsolaritzak bestelako kantu inprobisatuekin duen harremanaz arituko dira igande honetan ETB1en

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aste honetako 'Hitzetik Hortzera' saioan bertsolaritza bakarrik ez, 'Payada' eta 'Punto' kubatarra ere izango dira protagonista. Bertsolaritzak bestelako kantu inprobisatuekin duen harremana ez da hain aspaldikoa eta igandeko saioan bi adibideren berri emango dute. Oraingoan, Argentinako Araceli Argüello payadorearekin eta Kubako Tomasita Quiala repentistarekin egin dute trukea Nazioarteko Inprobisatzaileen Biran.

Tomasita Quiala repentista kubatarra da, Madruga eskualdekoa. Gaur egun repentismoaren erreferente nagusienetakoa da eta profesionalki horretan aritzen da. Quiala bereziki umoretsua eta adar-jotzailea da, eta hori ikusteko aukera izango da igandeko programan. Besteak beste, Kuban repentismoaren egoerari buruz eta duen oihartzunari buruz galdetuko dio Eider Perez aurkezleak.

Araceli Argüello payadorea Pozo del Monte herrikoa da, Argentinako Kordoba probintziakoa. Araceli lehen aldiz etorri da Euskal Herrira eta bizitakoari buruz galdetuko diote. Gainera, payadorea izateko grina nondik datorkion jakingo dugu eta bere hasierako uneak nolakoak izan ziren ere ezagutuko dugu.

Urriaren 9an Iruñeko Zentral aretoan eman zitzaion hasiera Inprobisatzaileen Nazioarteko Birari. Araceli Argüello eta Tomasita Quialarekin batera kantuan aritu ziren Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak. Gai-jartzaile lanak Iker Iriartek egin zituen. Urriaren 14an, aldiz, Donostian egin zen bira amaierako emanaldia Antzoki Zaharrean. Han Julio Soto, Amets Arzallus eta Jone Uria bertsolariak izan ziren eta gaiak jartzen, Saroi Jauregi.

Hori dena, igandean, 15:00etan, ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios