Iñigito Txapelpunk musikaria 'Gure Kasa'n

Hilabete batzuk barru 20 urte beteko ditu Txapelpunk musika taldeak eta hori ospatzeko Iñigitok disko berri bat kaleratzeko asmoa du

Lekeitiar peto-peto bat izango da ostegunean 'Gure Kasa' saioko gonbidatua, Iñigito Txapelpunk. Hilabete batzuk barru 20 urte beteko ditu Txapelpunk musika taldeak eta hori ospatzeko Iñigitok disko berri bat kaleratzeko asmoa du. Azken hilabeteetan ere ez da geldirik egon ordea, Euskal Telebistako 'DantzanGo!' saioan epaile modura parte hartu du dantza egin nahiean eta ikuskizuna ematen.

Nerea Aliasek Iñigitoren irudirik bitxienak aurkitu ditu ETBko artxiboan. Gonbidatuaren abizena aitzakia modura hartuta, Nahiara Gago txapelekin jolasean ibiliko da eta 'Gure Kasa'ko platoan dagoen edonor zoratuko du. Maddalen Arzallusek Hitzen zaindaria tartea ekarriko du; oraingoan, Iñigito bizkaitarra dela eta, Lekeition izan da bertako hitz, esamolde, zein esaera zahar eta bitxiak berreskuratzen.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos